Goldberg-en Antsietate eta Depresio Eskala: euskarazko egokitzapenaren ikerketa pilotua

JL Ortuoste, AG Manterola - Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien …, 2020 - aldizkariak.ueu.eus
JL Ortuoste, AG Manterola
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 2020aldizkariak.ueu.eus
Euskarara egokitutako eta baliozkotutako ebaluazio-tresnak garatzeak behar bat izaten
jarraitzen du. Egun ez dago adineko pertsonen dimentsio emozionalaren ebaluazioa
egiteko aukera ematen duen euskarazko galde-sortarik. Behar horri erantzuteko, lan
honetan, Escala de Ansiedad y Depresión de Goldberg (EADG) galde-sorta euskarara
egokitzeko ikerketa pilotua gauzatu da. Guztira Nafarroako eta Gipuzkoako eremu
soziolinguistiko ezberdinetako 68 adineko pertsona egoitzaratuk parte hartu dute, euskal …
Euskarara egokitutako eta baliozkotutako ebaluazio-tresnak garatzeak behar bat izaten jarraitzen du. Egun ez dago adineko pertsonen dimentsio emozionalaren ebaluazioa egiteko aukera ematen duen euskarazko galde-sortarik. Behar horri erantzuteko, lan honetan, Escala de Ansiedad y Depresión de Goldberg (EADG) galde-sorta euskarara egokitzeko ikerketa pilotua gauzatu da. Guztira Nafarroako eta Gipuzkoako eremu soziolinguistiko ezberdinetako 68 adineko pertsona egoitzaratuk parte hartu dute, euskal hiztunak direnak, eta EADGaren euskarazko bertsioa (GADE) pasa zaie. Hasierako emaitzek adierazi dute euskarazko bertsioak barnetrinkotasun egokia duela. Era berean, hitz batzuek zalantza bat edo beste eragin duten arren, parte-hartzaileek, orokorrean, itemekiko ulermen egokia azaldu dute. Hartara, emaitzek iradokitzen dute GADEa, egokitzapenaren fase esperimentalari begira, tresna fidagarria izan daitekeela antsietatearen eta depresioaren baheketa egiteko adineko euskal hiztun egoitzaratuekin.
aldizkariak.ueu.eus